martes, 24 de enero de 2012

Aste honetako esaldia



Irakurtzean sentitzen den gozamena bikoiztu egiten da alboan liburuak konpartitzeko norbait dagoenean.

lunes, 23 de enero de 2012

Ba al zenekien...?



Miguel de Cervantes idazle espainiarrak 1605. urtean idatzitako El ingenioso hidalgo Don Quijote De La Mancha mundu osoan zehar Bibliaren ondoren gehien irakurri den liburua omen dela?



Gure liburutegian lan honen euskarazko bertsioa ere aurki dezakezu: Mantxako On Kixoteren abenturak.



lunes, 16 de enero de 2012

Aste honetako esaldia

Liburua urrunera bidaiatzeko ibilgailurik onena da.

miércoles, 11 de enero de 2012

Mariasun Landa






Mariasun Landa euskal idazle ospetsuenetako bat dugu. Haur eta gazteei zuzendutako liburu ugari idatzi ditu, baita sari mordoa jaso ere. Bere lanetako asko inguruko eta atzerriko hizkuntzetara itzuli dira.




Idazle honen istorioetan pertsonaia bitxiak aurki ditzakegu: zirku batean lan egiten duen arkakusoa, mamu maitagarri bat, bere bizitzaz asperturik balkoitik salto egitea erabakitzen duen galtzerdia...




Abentura hauetaz gozatu nahi baduzu gure liburutegian baduzu horretarako aukera!