lunes, 15 de febrero de 2016

Liburuaren eguna.




 Liburutegiko berriak:

Liburuaren Eguna  guraso talde batekin prestatzen...

            


Data: Apirilaren 18tik 22ra arte.
Gaia: Roald Dalh, “Matilda” liburua.

Ekintzak:

1. “Azalpen orrialdea”, Ume bakoitzak jasoko du orrialde bat eta bertan azalduko zaie zer egin behar duten. Guraso batzuk joango dira gelaz gela azalpenak ematen eta orrialdeak banatzen.

2 .”Bidaiatzeko liburua”, Gela bakoitzari “Matilda” liburutik kapitulo bat banatuko zaio, eta tutoreekin irakurriko dute...
Gurasoei, irakasleei, eta ikastolako langileei baita ere banatuko zaie kapitulo bat.
1.,2. eta 3. mailakoei egokituko zaizkie kapituloak.
Irakurri ondoren, bakoitzak folio batean idatziko du edo marraztuko du deigarriena iruditu zaiona.
Folio guztiekin liburu erraldoi bat osatuko dugu , enkuadernatu eta ikusteko geldituko da ikastolan.

3.”Murala sarreran jartzeko”
 Mural haundi bat prestatuko da, lau bat atalekin:
 Zein da zure liburu kuttuna?
 Ze idazle ezagutzen duzu?
 Zein libururekin  egin duzu barre edo negar?
 Zer nahiago duzu ipuinak edo komikiak?
Umeek idatiko dute  haien iritzia eta gurasoek etorriko dira erantzunak jasotzeko eta muralean itsasteko.

4. “ Zozketan parte hartzeko ekintak”
 Fitxa errez batuk prestatuko dira ,umeek bete eta buzoi batean bota , ondo eginak daudenekin zozketa  egingo da , liburu bat zilko bakoitzeko .

-Matilda.(3.ziklorako)
-Super-azeria.(2.ziklorako)
-Hatz Majikoa.(1.zilkorako)

5." Azoka Txikia", azken egunean, arratsaldean 16,30 etan ,liburuen trukaketa egingo da,eta bertan ere tailer desberdinak ; Patioan edo sarrerako esparruan egingo da , eguraldiaren arabera.


Haur Hezkuntzarako , Eneko Etxegarai etorriko da bere azken ipuina kontatzera.
5urteko umeentzat saio batean eta 4urtekoentzat beste saio batean.
2 eta 3urteko umeentzat zehaztu gabe dago oraindik.


Ordutegiak eta azalpen gehiago pasatuko dizkizugu.