miércoles, 7 de marzo de 2018





                           MARTXOAREN 8a

  Bihar, martxoaren 8an, lanuztea izango dugu goizeko 11etatik 
 arratsaldeko 3rak arte.

martes, 6 de marzo de 2018



 NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA ,prestatzen...

Aurreko ikasturteetan bezala, apirilaren 23an “Liburuaren nazioarteko eguna ospatuko dugu”. Horretarako, honako ekintza hauek antolatu ditugu:

Haur Hezkuntzan:

Ipuin-kontalarien saioak gela guztietan. Saioak egiteko, ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko prest zaudeten familien laguntza izatea espero dugu. Prest zaudeten guztioi dei egin nahi dizuegu Martxoaren 8an ,arratsaldeko 15:00ean egingo dugun bilerara.

Lehen Hezkuntzan:

Titulurik gabeko 6 testu prestatu ditugu, beste hainbat liburutatik atereak, ikasleen zikloaren eta mailaren arabera.
Ikasle bakoitzari dagokion testua emango diogu eta, irakurri ondoren, zein liburutakoa den bilatu beharko du. Laguntzeko, lau edo bost libururen izenburuak emango dizkiogu, horietako batekoa izango baita testua.
Bukatzeko, fitxa batean bere izena, kurtsoa eta liburuaren izenburu zuzena jarri beharko ditu, apirilaren 23an egingo den liburuen zozketan sartzeko.

Irakasleak eta familiak:

Bi testu banatuko zaizkizue, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, aukeran, eta hainbat aukera emango dizuegu izenburu zuzena bilatzeko. Zuek ere fitxa bat bete beharko duzue, liburuen zozketan sartzeko. Ikastolaren webgunean aurkituko duzue material guztia. www. umandi.eus

Aurreko urteetan bezala, aurten ere liburuen azoka egingo dugu apirilaren 20an,ostirala, arratsaldeko 16:30 etan

Zuen laguntzarekin, denon artean Liburuaren Egun polit bat ospatuko dugulakoan, har ezazue agur bero bat.

Liburutegiaren arduraduna eta Gurasoen Elkarteko taldetxo bat.