miércoles, 22 de febrero de 2012

Aste honetako esaldia



Nork dio irakurtzea erraza denik? Nork dio irakurtzea beti pozgarria denik?
Horrexegatik, irakurle bihurtzea lorpen handi eta aberasgarria da.

jueves, 16 de febrero de 2012

Aste honetako esaldia


Liburu bat lagun on baten modukoa da: alboan izan ez arren, badakigu behar dugunean hor egongo dela.

lunes, 6 de febrero de 2012

Aste honetako esaldia


Liburuek gure begiek ikusten ez dutena erakusten digute.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Txanpon baten truke








Ezagutzen al duzu Alaitz eta Maiderren "Txanpon baten truke" abestia? Kanta polit honetako protagonista kalean betiko ipuinen bertsio eroak kontatzen dituen gizon bat da.





Ezagutzen dut gizon bat

kale kantoian jarrita

ipuin harrigarriak

kontatzen dituena

txanpon baten truke:

dragoia eta printzesaren

ezinezko maitasuna,

zahartutako basoko loti ederraren

azken egunak,

printze urdinak abandonatuta.


Txanogorritxuren dibortzioa

otsoaren suizidioa.


Jendea presaka dabil,

ordea, entzuteko
astirik ez dauka.


Aspaldiko garaietan

urrutiko lurraldetan

gertatutako istorioak.


Txanogirritxuren dibortzioa

otsoaren suizidioa.









Entzun nahi baduzu joan zaitez hurrengo helbidera: http://youtu.be/Ju44uWJs-z4