miércoles, 1 de febrero de 2012

Txanpon baten truke








Ezagutzen al duzu Alaitz eta Maiderren "Txanpon baten truke" abestia? Kanta polit honetako protagonista kalean betiko ipuinen bertsio eroak kontatzen dituen gizon bat da.





Ezagutzen dut gizon bat

kale kantoian jarrita

ipuin harrigarriak

kontatzen dituena

txanpon baten truke:

dragoia eta printzesaren

ezinezko maitasuna,

zahartutako basoko loti ederraren

azken egunak,

printze urdinak abandonatuta.


Txanogorritxuren dibortzioa

otsoaren suizidioa.


Jendea presaka dabil,

ordea, entzuteko
astirik ez dauka.


Aspaldiko garaietan

urrutiko lurraldetan

gertatutako istorioak.


Txanogirritxuren dibortzioa

otsoaren suizidioa.









Entzun nahi baduzu joan zaitez hurrengo helbidera: http://youtu.be/Ju44uWJs-z4

martes, 24 de enero de 2012

Aste honetako esaldia



Irakurtzean sentitzen den gozamena bikoiztu egiten da alboan liburuak konpartitzeko norbait dagoenean.

lunes, 23 de enero de 2012

Ba al zenekien...?



Miguel de Cervantes idazle espainiarrak 1605. urtean idatzitako El ingenioso hidalgo Don Quijote De La Mancha mundu osoan zehar Bibliaren ondoren gehien irakurri den liburua omen dela?



Gure liburutegian lan honen euskarazko bertsioa ere aurki dezakezu: Mantxako On Kixoteren abenturak.



lunes, 16 de enero de 2012

Aste honetako esaldia

Liburua urrunera bidaiatzeko ibilgailurik onena da.

miércoles, 11 de enero de 2012

Mariasun Landa






Mariasun Landa euskal idazle ospetsuenetako bat dugu. Haur eta gazteei zuzendutako liburu ugari idatzi ditu, baita sari mordoa jaso ere. Bere lanetako asko inguruko eta atzerriko hizkuntzetara itzuli dira.




Idazle honen istorioetan pertsonaia bitxiak aurki ditzakegu: zirku batean lan egiten duen arkakusoa, mamu maitagarri bat, bere bizitzaz asperturik balkoitik salto egitea erabakitzen duen galtzerdia...




Abentura hauetaz gozatu nahi baduzu gure liburutegian baduzu horretarako aukera!

viernes, 16 de diciembre de 2011

martes, 13 de diciembre de 2011

"Nur eta herensugearen tenplua"



Idoiak, 6 mailako ikasle honek, euskaraz irakurri duen azken liburuaren berri ekarri digu.

Zein da irakurri duzun liburua? “Nur eta herensugearen tenplua”
Zertan datza? Txinara bizitzera joan den neska baten abenturetan datza. Txinan lagun asko egiten ditu. Zirrraragarriena jolas-parke batean gertatzen zaien kontu miresgarria da. Baina, ez dizuet bukaera kontatuko. Hobe duzue zuek irakurtzea.
Nor da Nur? Nur da neska protagonistaren izena. Asko gustatu zait ausarta, azkarra eta irudimen handikoa delako.

Orduan, liburua ere gustatu zaizu? Bai, noski. Abentura eta magiazko liburuak izugarri gustatzen zaizkidalako.