NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA ,prestatzen...
Aurreko ikasturteetan bezala, apirilaren
23an “Liburuaren nazioarteko eguna ospatuko dugu”. Horretarako, honako ekintza
hauek antolatu ditugu:
Haur Hezkuntzan:
Ipuin-kontalarien saioak gela
guztietan. Saioak egiteko, ipuinak kontatzeko edo irakurtzeko prest zaudeten
familien laguntza izatea espero dugu. Prest zaudeten guztioi dei egin nahi
dizuegu Martxoaren 8an ,arratsaldeko 15:00ean egingo dugun bilerara.
Lehen Hezkuntzan:
Titulurik gabeko 6 testu
prestatu ditugu, beste hainbat liburutatik atereak, ikasleen zikloaren eta
mailaren arabera.
Ikasle bakoitzari dagokion
testua emango diogu eta, irakurri ondoren, zein liburutakoa den bilatu beharko
du. Laguntzeko, lau edo bost libururen izenburuak emango dizkiogu, horietako
batekoa izango baita testua.
Bukatzeko, fitxa batean bere
izena, kurtsoa eta liburuaren izenburu zuzena jarri beharko ditu, apirilaren
23an egingo den liburuen zozketan sartzeko.
Irakasleak eta familiak:
Bi testu banatuko zaizkizue,
bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, aukeran, eta hainbat aukera emango
dizuegu izenburu zuzena bilatzeko. Zuek ere fitxa bat bete beharko duzue,
liburuen zozketan sartzeko. Ikastolaren webgunean aurkituko duzue material
guztia. www. umandi.eus
Aurreko urteetan bezala,
aurten ere liburuen azoka egingo dugu apirilaren 20an,ostirala, arratsaldeko 16:30 etan
Zuen laguntzarekin, denon
artean Liburuaren Egun polit bat ospatuko dugulakoan, har ezazue agur bero bat.
Liburutegiaren arduraduna eta
Gurasoen Elkarteko taldetxo bat.