Joan den apirilaren 23an ospatu zen Liburuaren nazioarteko
eguna. Ikastolan ere ospatu genuen, aita-ama zenbaiten laguntzarekin,
ikastolara etorri baitziren gurekin partekatzera beren liburu eta ipuin kutunen
berotasuna eta emozioa.
Liburu eta ipuin guztiek
izan dute zapore berezia:
haurtzaroaren
zaporea;
amaren zaporea,
bere haurrei irakaspenez beteriko liburu goxoa irakurtzen dienean;
gure ama-lurraren
zaporea, haren oroitzapen eta usainekin, han jaio baikinen, eta, urruti egon
arren, beti gurekin baitago;
ahaleginaren zaporea, geure egoera hobetzeko bideen eta
aukeren bila egiten dugunarena;
adiskidetasun, abentura eta askari handien zaporea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario