Liburutegiko berriak:
Liburuaren Eguna guraso talde batekin prestatzen...
Data: Apirilaren 18tik 22ra arte.
Gaia: Roald Dalh, “Matilda” liburua.
Ekintzak:
1. “Azalpen orrialdea”, Ume bakoitzak jasoko du orrialde
bat eta bertan azalduko zaie zer egin behar duten. Guraso
batzuk joango dira gelaz gela azalpenak ematen eta orrialdeak banatzen.
2 .”Bidaiatzeko liburua”,
Gela bakoitzari “Matilda” liburutik kapitulo bat banatuko zaio, eta tutoreekin
irakurriko dute...
Gurasoei,
irakasleei, eta ikastolako langileei baita ere banatuko zaie kapitulo bat.
1.,2. eta 3. mailakoei egokituko zaizkie
kapituloak.
Irakurri ondoren, bakoitzak folio batean idatziko
du edo marraztuko du deigarriena iruditu zaiona.
Folio
guztiekin liburu erraldoi bat osatuko dugu , enkuadernatu eta ikusteko
geldituko da ikastolan.
3.”Murala sarreran jartzeko”
Mural haundi bat
prestatuko da, lau bat atalekin:
Zein da zure liburu
kuttuna?
Ze idazle ezagutzen
duzu?
Zein
libururekin egin duzu barre edo negar?
Zer nahiago duzu ipuinak edo komikiak?
Umeek idatiko dute haien iritzia eta gurasoek etorriko dira
erantzunak jasotzeko eta muralean itsasteko.
4. “ Zozketan parte hartzeko ekintak”
Fitxa errez batuk
prestatuko dira ,umeek bete eta buzoi batean bota , ondo eginak daudenekin
zozketa egingo da , liburu bat zilko
bakoitzeko .
-Matilda.(3.ziklorako)
-Super-azeria.(2.ziklorako)
-Hatz Majikoa.(1.zilkorako)
5." Azoka Txikia", azken
egunean, arratsaldean 16,30 etan ,liburuen trukaketa egingo da,eta bertan ere
tailer desberdinak ; Patioan edo sarrerako esparruan egingo da , eguraldiaren arabera.
Haur Hezkuntzarako , Eneko Etxegarai etorriko da
bere azken ipuina kontatzera.
5urteko umeentzat
saio batean eta 4urtekoentzat beste saio batean.
2 eta 3urteko
umeentzat zehaztu gabe dago oraindik.
Ordutegiak eta azalpen gehiago pasatuko
dizkizugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario