lunes, 20 de mayo de 2013

Liburuaren eguna


Joan den apirilaren 23an ospatu zen Liburuaren nazioarteko eguna. Ikastolan ere ospatu genuen, aita-ama zenbaiten laguntzarekin, ikastolara etorri baitziren gurekin partekatzera beren liburu eta ipuin kutunen berotasuna eta emozioa.



 Liburu eta ipuin guztiek izan dute zapore berezia:
haurtzaroaren zaporea;
amaren zaporea, bere haurrei irakaspenez beteriko liburu goxoa irakurtzen dienean;


gure ama-lurraren zaporea, haren oroitzapen eta usainekin, han jaio baikinen, eta, urruti egon arren, beti gurekin baitago;


ahaleginaren zaporea, geure egoera hobetzeko bideen eta aukeren bila egiten dugunarena;
 adiskidetasun, abentura eta askari handien zaporea.


Azken finean, adiskidetasun giroan ospatu genuen Liburuaren nazioarteko eguna, esperientziak partekatzeko gogoz, gure haurrak hezi eta sendotzeko gogoz eta, batez ere, (literaturaren/irakurketaren bidez) gozatzeko gogoz.
 

martes, 24 de abril de 2012

Aste honetako esaldia


Irakurketa jakinduriaren unibertsora eramaten gaituen espazio-ontzia da.

lunes, 16 de abril de 2012

Gauzen zergatikoa


Zergatik erortzen da katua beti zutik? Zergatik ez digu minik ematen ilea mozteak?
Zergatik izaten dugu zotina? Zergatik pizten dira argi-bonbilak? Zergatik ez da Eguzkia gauez ikusten?
Horrelako kontuek zure jakinmina pizten badute, liburu hau gustatuko zaizu!

viernes, 30 de marzo de 2012

Haur liburuaren nazioarteko eguna



Egun hau apirilaren 2an ospatzen da mundu osoan, Hans Christian Andersen idazle ospetsuaren jaiotza eguna oroitzeko. Bera izan zen gaur egun oraindik oso ezagunak diren ipuin askoren egilea: Sirenatxoa eta Ahatetxo itsusia, adibidez.

lunes, 26 de marzo de 2012

Aste honetako esaldia


Hausnartu gabe irakurtzea mastekatu gabe jatea bezalakoxea da.

sábado, 17 de marzo de 2012

Lehiaketa

Elkarrek laugarren urtez haur eta gazteei zuzendutako ipuin eta ilustrazio lehiaketa antolatu du.

Horren inguruko informazio guztia ondorengo helbidean aurki dezakezue:
http://www.elkar.com/ipuin_eta_ilustrazio_lehiaketa/default.cfm

viernes, 9 de marzo de 2012

Aste honetako esaldia


Irakurketa mundu zaratatsu honetako lurralde aske eta lasaia da.